Fakturazio programa enpresentzat eta autonomoentzat
Zure enpresak behar duen guztia fakturak sortzeari eta zure negozioa kudeatzeari denbora gutxiago eskaintzeko.

Sortu eta pertsonalizatu erraz salmenta-fakturak
Pertsonalizatu zure fakturak eta maitemindu bezeroak zure komunikazioaren xehetasun txikiak zainduz. Bezeroa berehala jabetuko da zure negozioaren estiloaz.
Sortu zure fakturak merezi duten ukitu korporatiboarekin: kargatu zure logotipoa fakturazio tresnan, definitu zure marka identifikatzen duen kolorea eta hautatu zure letra-tipo gogokoena.
3 txantiloi, 9 kolore eta 3 letra-tipo ezberdinen artean aukeratu dezakezu.
Sor dadila magia! Faktura pertsonalizatuak
Sortu faktura elektronikoak ziztu bizian
Faktura elektronikoa derrigorrezko formatu bihurtu da enpresentzat eta autonomoentzat. Gure fakturazio elektronikorako programarekin modu erraz eta sinplean sor ditzakezu klik bakarrarekin zure faktura arrunta sortu ondoren. Talenom Software-rekin honakoak egin ahal izango dituzu:
- Enpresen eta langile autonomoen derrigorrezko araudia betetzea fakturei dagokionez.
- Denbora aurreztea fakturak sortzeko orduan eta eraginkortasuna irabaztea fakturazio prozesuan.
- Sor daitezkeen erroreak murriztea formatu digitalari esker eta bezeroen ordainketa-prozesuak arintzea.
Igorri orain zure fakturak enpresa pribatuei zein Administrazio Publikoari. Fitxategia .XML (facturae) eta PDF formatuetan deskargatu ahal izango duzu FACE sistemara bidali eta Ziurtagiri Digitalarekin sinatzeko.
Sinplifikatu zure fakturazio-prozesua eta aurreztu denbora gure fakturazio elektronikoko tresna indartsuarekin!


Digitalizatu zure fakturak tresna oso intuitibo honekin
Optimizatu zure denbora zure enpresaren beharretara hobekien egokitzen den fakturazio tresnarekin. Erraz digitalizatu zure fakturak eta salmenten eta gastuen ordainagiriak:
- Eskaneatu zure ordainagiria edo faktura OCR eskanerrarekin edo kargatu dokumentua galeriatik.
- Bistaratu faktura formatu digitalean eta bidali bezeroari tresnatik bertatik.
- Egin bidalitako fakturen jarraipena eta egiaztatu kobratze guztiak eguneratuta dituzula.
- Errepikakor gisa hauta ditzakezu fakturak modu eraginkorragoan kudeatzeko.
- Kontrolatu gastuak eta diru-sarrerak kontrol-paneletik jarraipena eginez.
Mantendu beti zure gastuak eguneratuta eta saihestu ordainagirien galera!
Ezagutu Talenom softwarearen funtzionalitate guztiak
Gure kudeaketa-programan fakturazioarekin lotutako funtzionalitateez gain, beste asko ere aurkituko dituzu: zergen aurreikuspena denbora errealean, bankuen sinkronizazioa, banku-bidalketen sorrera, kontuen sorrera eskudirutan, eta askoz ere gehiago!

Sinkronizazioa bankuekin
Bateratze adimendua
Banku-bidalketak
Ezagutu Talenom software iOs eta Android-en
Talenom software kanal anitzeko fakturazio programa bat da, web-bertsiotik atzitu daitekeena eta aplikazioen bertsioetan ere eskuragarri dagoena Apple-n zein Android-en.
Ez galdu denbora gehiago zure negozioaren fakturazioa eta zergak kudeatzen. Talenom software-k egunerokotasuna errazten dizu.
Edozein ekintzailek bere telefonoan izan beharreko aplikazioa.


Zure fakturazioa konfiantzazko zure aholkulariari lotuta
Zure negozioa beti egongo da zure enpresaren fakturazioa eta zergak kontrolatzeko ardura duen aditu talde batekin konektatuta. Zuk eta zure aholkulariak, zure negozioaren datuetara sarbidea izango duzue denbora errealean.
Gure lehentasuna da fakturazioa automatizatuta edukitzeak ematen duen lasaitasuna izan dezazun eta zeregin hauetan denbora optimizatzea, denbora hori zure jardueran inbertitu ahal izateko.
Arrakasta izan dezazun lanean diharduen aditu talde baten laguntza izatearen segurtasuna.
Stockaren kontrol automatikoa kontrol handiagoa edukitzeko
Gure fakturazio tresnak eskuragarri dauden zure produktuen stock-unitateak kontrolatzeko aukera ematen dizu. Jakinarazpenak jasoko dituzu stocken bolumena minimo jakin batera hurbiltzen denean, zure inbentarioaren behar bezain laster hornitu ahal izateko berriro.
Mantendu zure inbentarioa eguneratuta eta bermatu zure eskaera guztiak!


Probatu Talenom software 15 egunez konpromisorik gabe
Hasi ahalik eta azkarren zure negozioaren kudeaketaz gozatzen